Mendi Urruzuno argazkilaria | ZENBAT MAITASUN…
19456
post-template-default,single,single-post,postid-19456,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,,vertical_menu_enabled,qode-title-hidden,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-9.4.1,wpb-js-composer js-comp-ver-4.12,vc_responsive

ZENBAT MAITASUN…

Kaixo Mikel zeoze idatzi nahi eta…
Joan omen zara, ezinezkoa zaigu zu agurtzea ordea, hainbestekoa da utzi diguzun arrastoa;
Ez dakizu zenbat eta zenbat momentu, instante, eta espazio ezberdinetan sumatuko dugun zure hutsunea, baina kolore eta maitasunez betetzen saiatuko gara.
Oier-ek esan bezala, armairutik jantzi probokatzaileenak atera eta herriko paretetan hurrengo ekitaldi iraultzaileko kartelak pegatzeari ekingo diogu.
Zentolen bezalako leku grisa ere koloreztatu duzu Mikel; jende EDERREZ osaturiko tribu zoragarria, erabat hunkituta elkartu duzu gaur zure ondora.
Oso ederra izan da benetan; hainbesteko arrastoa uzten dezutenak ez zarete joaten, beti izango zara gugan, Desik esan bezala zuk ereindako hazietatik zuhaitz eta basoak sortuko dira.
Zenbat MAITASUN zabaldu duzun zu ezagutzeko aukera izan dugun guztiongan, mila esker bihotzez, eskelen leihotxoetan bihotz fosforito bat ere agertu da pentsa…
«Ukabilik estuena, bihotzik beroena, muxurik goxoena» izan zara.

Mendi urruzuno
mendiurruzuno@gmail.com
No Comments

Post A Comment