Mendi Urruzuno argazkilaria | KUKAI, oroitzen zaitudanean ama…
18167
post-template-default,single,single-post,postid-18167,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,,vertical_menu_enabled,qode-title-hidden,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-9.4.1,wpb-js-composer js-comp-ver-4.12,vc_responsive

KUKAI, oroitzen zaitudanean ama…

 

 

Kukairi herrian egindako omenaldian argazkiak ateratzen aritu ondoren, etxera itzuli eta…
Mireia Gabilondok oholtzan esandakoen artean, “oroitzen zaitudanean ama” Sarriren poema aipatu du eta ni hortxe geratu naiz esaldi horri helduta, eta azken aldian askotan gertatzen zaidan bezala, zurekin egoteko tartetxoa hartu dut ama.
Zuretzat, bizitzaren zutabe txikiak ziren haiek, EUSKARA, DANTZA, MENDIZALETASUNA, MUSIKA eta KANTAK guri transmititu nahian la haundia egin zenuen…oso garbi zenuen.

Oso ondo oroitzen ditut Juan de Olazabaleko lokalean bizitutakoak. Pasillo luuuuze hura, komunetaraino iritsi, gero eskuin eta gero ezker; ispilu erraldoiak zituen gela hura, egurrezko barra potolo batzuk zeuden, marroixtak, barniz brillantedunak, gure esku txikiek, buruz behera zintzilik jarri eta txiribuelta emateko juxtu juxtu harrapatzen zituztenak, batzuk halaxe zeuden oker oker eginda…

Larunbat goizetan Mikel Arrastia txalaparta jotzen egoten zen gela hura ere etorri zait gogora, hantxe liluratuta zenbat ordu!!

Badira usain batzuk txikitan usaindu eta burmuinean sartuta geratzen direnak, Juan de Olazabaleko lokaleakoa holaxe daukat.

Gogoratzen ditut ere “astotokiko” lokalean jasotako eskolak, ia lurrazpira eramaten gintuzten eskailera haiek…

Marian, Isa edota Nekane, ze pazientzia zuena!!

Baita ere, herrian orduko Xenpelar plazan nola dantzatu genuen, hainbeste jenderen aurrean, eta nola zinta dantza gaizki armatu ezkero, gero ezin askatu pasatzen genituen apuru haiek, edota abarka askatuz gero dantzan nola jarraitu ez genuen asmatzen…

Eta gogoan daukat ere, “nesken” dantzak zeinen zozoak iruitzen zitzaizkidan, nik mutilek dantzatzen zituztenak ere dantzatu nahi nituen, arinagoak ziren, salto gehiago, libreagoak bezala, baina…

Eta aurrerago, Galiziara joatearren, silbotea nolahala jotzen ere ikasi genuela eta…..
Ai ama, zenbat oroitzapen!

Eta Kukai sortu zela, eta bere ikuskizunak erretratatzeko deitu izan didatela eta…a ze lujoa nirea!!

 

Mendi urruzuno
mendiurruzuno@gmail.com
No Comments

Post A Comment