09 Ago AUTOBONBOAZ…
Ze zaila norberari buruz aritzea, baina lagun batek esan dit, egiten ikasi behar den ariketa ere badela beraz…
Aste honetan bukatu dugu «Herribirusa» erakusketa montatzen; konfinamendu garaian
egin ditudan argazki serie ezberdinetatik batzuk jasotzen dituen Kale erakusketa da.
Egia esate aldera, kriiiiston lana izan da azkenean, dena antolatu eta txukun xamar erakusteko prestatzea,
nekatuta nago bai, baina uste dut datorren astetik aurrera hasiko naizela gozatzen, norainoko dimentsioa duen
eta ze leku hartuko duen nire bizitzan ere konturatzen…PASADA!!
Nire herrian, egindako lana kalean erakutsi eta herritarrekin konpartitu ahal izateak emozio berezia sortzen dit.
Lerro hauek erabiliko ditut, inguruan izan ditudan konplize txiki guztiak eskertzeko;
zuek gabe hanka motz… Ainaris, Mariaxun, Ixi, Nere, Karmele…. eskerrik asko, mundialak zarete!
Baita ere nola ez partehartzaile zuzenak izan zareten guztiak, «herribirusa» GURE egin dezuten guztiak,
zuen marrazkiekin, zuen Herritratuekin…
Errenteriako udalari ere eskerrak, lujozko aukera hau emateagatik, baita lanak errazteagatik ere;
Arantxa, zu aliatutzat izatea gozada bat izan da, mila esker benetan!
Orain, gure herriko txoko ezberdinak ezagutuz, 18 leku ezberdinetan banatuta daude argazkiak,
erakusketa bixitatzera gonbidatzea besterik ez zait geratzen; Irailaren 13 ra arte duzue aukera oraindik;
eta batenbatek elkarrekin egitea nahiko balu eskatu lasai, ni prest!
Lanari buruz, gauza gehiago ere kontatu ditut elkarrizketa ezberdinetan:
Hamaika TB tak egindako erreportajean 46. minututik aurrera.
Hemen dituzue erakusketako argazki batzuk, badakizue, etorri eta gozatu;
Ah! eta sentitzen dezutena entzuteko irrikitan porzierto…
No Comments