Mendi Urruzuno argazkilaria | KONFINAMENDUAN
18701
post-template-default,single,single-post,postid-18701,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,,vertical_menu_enabled,qode-title-hidden,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-9.4.1,wpb-js-composer js-comp-ver-4.12,vc_responsive

KONFINAMENDUAN

 

 

BI MILA ETA HOGEI

APIRILAK 8

ASTEAZKENA

 

Nire buruari erronka txiki bat jartzeko asmoaren berri:

Pare bat egunez, hainbeste whatsapp, zenbaitzuren sare sozial, bideo, albiste, zientzialari, mediku eta epidemiologoren gomendioetatik, hau da, azken egunotako bonbardaketatik aldentzen saiatu nahi dut, desintoxikazio pixkat.

Nire burmuin eta begien deskantsuaren hobebeharrez!

Burmuina barrura begira jarri nahiko nuke, ixiltasuna entzuten saiatu. Begiak aldiz, aurrean ditudan pantaila dizdiratsu ezberdin guztietatik bista altxatu eta urrunera begira: Beraun auzoko etxeak, Alabergako igogailu modernoa, Jaizkibel, Bianditz, Aiako Harria, Bizaraingo tontorra edota Orereta herriko alde zaharreko teilatu festara.

Goizetan bi orduz eta atsaldetan beste bi orduz piztuko dut ordenadorea, emailari kasu pixkat egin eta argazki artxibategietako lanetan murgiltzeko.

Norbaiten berri jakin nahi badut, telefonoz deituko diot, eta nire ahotsa entzun nahi duen baten bat bada, deitu lasai, telefonoz hitzegingo dugu “lehengo” eran…

Akaso elkar ikustea ere gerta daiteke: Talaipeko ilara luzeetan, Laboren erosketa egiten, Keparenera sartzeko zain edota Iker-enean ogia eskatzen.

Azken finean, Konfinamendutik ateratzeko bakoitzak bilatzen ditugun “territorio libre” txikietan…

Portzierto EUTSI GOIARI eta ZAINDU GAITEZEN DENOK!

 

Mendi urruzuno
mendiurruzuno@gmail.com
No Comments

Post A Comment