24 Abr GURE ZIRKUA AMETS…
Gaur goizean, irratian Iker Galartzari
egindako elkarrizketa entzuten, amets egin dut:
Amets, Gure Zirkuaren majia ere bueltatuko dela berriro…
Uxue Alberdik argazki erreportajerako sorturiko kopletatik, bizpahiru jasota:
Haurtzaroko egun hilak,
behelainotan bonbilak;
aspaldi ume izan zirenen
eskutik, neska-mutilak
Ilunpeko foku argi,
gau epeleko ilargi…
Gaur ilusio bat piztu bada,
nork daki, igual bihar bi?
Marik leizea babestu,
mago bakarrak lau esku,
lilurapean hemen nork ez du
sinestezina sinestu?
(Uxue Alberdi)
No Comments