10 Oct GAZI eta GOZOAK…
Egun haundiaren kronikatxoa egin nahi nuen eta…
Oraintxe esku artean dudan liburuxkari begira, honaino nola iritsi den, garen, pentsatzen jarri eta…
Proiektu edo abentura hau, Photogunek antolaturiko Klavdij Sluvan maisu haundiaren tailer batean hasi zen;
botoitxo guztiak hantxe aktibatu zirela sentitzen dut.
Pixkana pixkana, proiektua bera joan da hazten, prozesu guzti hortan, lujozko bidelagunak izan ditut,
Nagore Legarretaren tailerreko kideak, denon artean nola joan garen forma ematen.
Apainketa lanen momentua iritsi zenean, paper ezberdinen aukeraketa, azala,
poster eder batekin proiektua biltzeko ideia, Renatarekin konpartitutakoa, honela, proiektua esku artean jasotzen zutenei itsaso zati bat oparitzeko aukera eskeiniz…
Joste lanak, kuterraren ebaki bakoitzarekin, itsatsi eta kendu, buelta eman edota zuzen jarriz, eskulanetan ZENBAT GOZATU DUDAN!
Eskuz, bihotzez eta mimoz egindako aleak, banan bana…horrela sortzen dira, ikusi, usaindu, entzun eta ukitu daitezken liburuxkak…
Halako batean, ordurate barrura begirako lana izan zena, kanpora hegan egiteko prest zegoen!
Aurkezpenaren egun haundia, San Telmo museoko liburutegian, jendez lepo, ze urduritasun, emozio eta sensazio berezia!
Nire unibertso txikia osatzen dezuten asko hantxe zineten begien aurrean, eta beste batzu barruan sentitzen zintuztedan…
Berari pasatako zirriborro kaxkar batetik, Ainara Lasak egindako textu zoragarria irakurtzeko momentua iritsi zen, mila esker Ainariss….
ALIANTZA:
Minbiziaren eta biziminaren arteko distantzia ez da hain urruna.
AITAren minbiziaren berriak, bizitzarekin lotu ninduen heriotzarekin baino gehiago, zer diren gauzak. Bizitzarekin, eta basoak eta itsasoak aspaldiko urteetan gure artean sortutako amildegia zeharkatzeko beharrarekin. Aitaren txaluparen ondoan eutsiko ninduen ohol bat aurkitu nuen itsasoaren erdian argazki kamerarekin, eta haren bidez egin dut aitarengana pausoa, itsasargi baten bila.
Hurbiltzen hasi ahala, AMA itzuli zen. Dena zegoen txuri, hustasun haren mina, hotza erraietan, zainak izoztuta, akorduak bat, bi, hiru… Ama joan zenean anaiak, aitak eta nik ihes bete bilakatu genituen oroitzapenak, norberaren salbazioa zirelakoan. Ama joan zenetik, basoa beti egon da txuri gure barruan, beti egiten du hotza, elur malutak jausten dira, hain isil, hain bare baina hain pisutsu. Baina orain, itsaso batzuk eta baso anitz zeharkatu ostean, orri txuri bat ikusten dut basoan, paisaiak eta bizitza berrasmatzeko aukera, elurra urtzekoa, amildegian sare bat margotzekoa, orri txuria koloreztatzekoa. Baso elurtu bat, oinutsik zeharkatu dezadan oihu egiten didana.
Eta hala zeharkatu ditut lan honetan nire barrubasoak eta itsasoak, aitaren eskuan amaren aliantzaren bila, behinola eztanda egin zuten gure bizitzen zatiak bildu eta osatuz, bizitzaren oholari eusteko aliantza berri baten bila.
Barrubaso da, barrura bidaia bat:
AITA, ZUGANA
AMA, AMETS
Gozotasun guzti hau garrazteko trebetasun izan duen kazetaria iritsi zen arte…proiektuari buruz elkarrizketa egin nahi zidala ta nik baietz erantzun,
pozik, emozioz beteta, barru barrutik eta inozente inozente erantzun nizkion egindako galdera guztiak…
Argitaratu aurretik, gaia pertsonala oso eta delikatua izaki, kopia bat bidaltzeko eskatu nion….
larunbat goiz batean telefonoa jo ta su hasi zen arte, egunkaria eskutan hartu zutenen sorpresa eta zorion mezuekin;
halaxe zion elkarrizketaren titularrak : «El cancer de mi aita….
nik ez neukan publikazioaren berririk, uste dut gauzak era finago batean egiteko mila aukera zenitula Elena.
Halare pozik nago oso pozik, nire proiektutxoa esku artean, bigarren edizio bat martxan, lehenengoa osoa saldu delako,
AH! eta porzierto, aita ondo dago, animoso, ahal duen guztietan baratze eta itsasoan dantzan…
Proiektu honetan oso era ezberdinetan zuen aletxoa jarri dezuten guztiei…mila esker biyotzez!
No Comments