Mendi Urruzuno argazkilaria | BARRUBASO 2019.aren atarian…
18105
post-template-default,single,single-post,postid-18105,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,,vertical_menu_enabled,qode-title-hidden,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-9.4.1,wpb-js-composer js-comp-ver-4.12,vc_responsive

BARRUBASO 2019.aren atarian…

 

 

2018.a ere joan da…
Barrubaso proiektuaren botoitxoak 2017.ean hasi baziren ere,
2018.a betirako geratuko da BARRUBASO izoztuetatik
proiektuak berak, biziarazi dizkidan BARRUDANTZA guztien urtea bezala.
Lehenengo edizioa agortu eta gero, bigarren bat egitera ausartu ondoren,
azkenean, 60 ale bakar izan dira hegan joan direnak…

Hustutzeak nola BETE dezakenaren testigu izan naiz.

Minbiziak nola, heriotzarekin baino BIZITZAREKIN
elkartu gaitzaken.

ESKUZ eta BIHOTZEZ sortzen diren lanek, barruraino iritsi,
eta gertuko zein ez hain gertuagokoak nola UKI ditzaketen.

Ia letrarik ez duen liburuxka bat, zeinen era ezberdinetan
IRAKURRI daiteken erakutsi didazue. Bueltan helarazi dizkidazuen eritzi,
sensazio, bizipen eta emozioak ere aberasgarri zaizkit oso;
Hauek ere, BARRUDANTZA guzti horren parte bezala gordeko ditut…
MILA ESKER DENERI!!

BARRUBASO izoztuetatik proiektuak,
biziarazi dizkidan BARRUDANTZAK sentitu ondoren,
beste bat naiz:
HUTSAGOA eta BETEAGOA!!!

Aurrerantzean, BASO ELURTUAK topatu nahi ditut,
OINUTSIK ZEHARKA DITZADAN
OIHU EGINGO DIDATEN BASOAK…

 

 

Tags:
Mendi urruzuno
mendiurruzuno@gmail.com
No Comments

Post A Comment