Mendi Urruzuno argazkilaria | Albaola
15738
page-template,page-template-full_width,page-template-full_width-php,page,page-id-15738,page-child,parent-pageid-15637,ajax_fade,page_not_loaded,,vertical_menu_enabled,qode-title-hidden,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-9.4.1,wpb-js-composer js-comp-ver-4.12,vc_responsive

Urtetako ibilbidea itsasoko argazkigintzan. Aspaldikoa da jada, Albaolako lagunekin dudan harremana. Euskal Herriko hainbat ibaietan burututako «Gure ibaiak» ekimenarekin hasi zen gure abentura…ondoren etorri ziren Irlandako uharte osoari itzulia egitea, «Navigating peace» izeneko ekimenean, Ameriketatik trainerua eta katoliko eta protestantez osaturiko Comcille ontziarekin batera; bertan bizituriko esperientzia, gogorra bezain ederra dudarik gabe…
Geroztik kolaborazioak ugari izan dira, Albaolaren hainbat ekimenetan.
Niretzat aukera paregabea da, zuhaitz, egur, ontzi eta itsasoarekin harreman zuzena duten  “Itsas argazkiak” egiteko.
Egun, San Juan baleontzia eraikitzeko abenturan, bete betean sartuta gabiltza.

Albaolan lanean
Basotik hasi eta itsasoraino; ontziaren etxea izango dana, zutik da jada;
San Juan ontzi txikia ere bai, maketa moduan…
San Juan ontzia berriz, bertatik bertara ikusi, sentitu eta bizituko dugu;
ametsak egi bihurtu bidean aurrera goaz…